Erronkariko Harana, pirinioen beso dotoreetan uzkurturik, Nafarroako Erreinu zaharraren ekialderago dagoen harana aurkitzen da, historiaz eta kondairaz beterik. Erronkari Frantzia eta Aragoiko mugan kokaturik dago, eta kondairak dioenez mendi garaienean, Hiru Errege Mahaian (2.438m.) hiru erreinuetako erregeek jan zezaketen mahai berean eta bakoitza bere erreinuan eserita.

Nafarroako haran alpinoena da, bere goi-ibar menditsuarekin: Belagua eta inguruko mendiak. Larrako goi lautada Europako karst alderdi harrigarriena da. Erronkari Nafarroan existitzen den glaziar haran bakarra da, duela milaka urte Larrako glaziarraren izotzezko mihi batetik sortua.

7 herriz osaturik dago: Uztarroz, Izaba, Urzainki, Erronkari, Garde, Burgi eta Bidangoz, bere eliza, ermita eta museoekin non lur hauetan bizitzeko pribilegioa izan duen jendearen Historia eta beren historioak biltzen diren.

Izaba da herri ugariena (500 biztanle) Ardibidegineako haitzaren azpian eta Ezkaurre ondoan dagoelarik. Paisai xelebrea da.