Onki xin, edo Ongi etorri Erronkariko Euskara zaharrean, gure bake eta lasaitasunezko urmael txiki eta erosora, hemen Izaban, Pirinioen bihotzean.

Izaba eta bere inguruak natura eta kanpoko bizitzaren maitaleentzako paradisua da. Mendi goikaldeetatik baso zaharretara non sarrioak, basurdeak eta oreinak ugari diren, amuarrainez betetako ibaiak dauden, ur hotz eta gardenezko putzuak urjauzien azpian dauden eta zerua arranoz eta saiaz beterik dagoen.

Hemen urtaro bakoitza atsegina da. Udako gau hotzak, udazkeneko koloreen eztanda, neguko eski alpino, nordiko eta ibilaldikoa eta udaberriko lore basatien ugaltzea.

Erronkariko herriek, harriz eraikiak, kultura eta tradizioaren historia aberats batean murgildurik, lekuak eta baita etxeko sukaldaritza selekzio bikain bat bisitatzeko aukera zoragarriak eskaintzen dituzte. Herri handienean, Izaban (500 biztanle) gure ostatu erosoa aurkituko duzu. Tradiziozko zurezko eta harrizko materialekin eraikia, xarma berezi batekin, Aterpe lasai eta bero bat eskaintzen dizugu, Onki xin.